MUNGIA

Berriak

BERRIA

2019/04/19

Aberri Eguna 2019 Mungialdean

Aurton ere Aberri Eguna JELkideen tartean ospatuko dogu. Jata mendi tontorrean eguerdiko 12h00etan gure Ikurriña ipiniko dogu.

BERRIA

2019/03/31

BERRIA

2019/03/26

DANOK EGITEN DUGU MUNGIA!

Danon artean Mungia hobeagoa egin gura dogu. Horregatik danon artean Udalerako hurrengo lau urteetarako EAJk aurkeztuko dauen programa osatu gura dogu. Erdu zure ekarpenekaz. Gu entzuteko prest gagoz. Ez gara zerotik hasiko. Azken lau urte hauetan geure ordezkariek zeramaten programa erabat bete ahal izan dabe eta horren berri ere eman gura dogu. Eguaztenean elkartuko gara, martxoak 27, arratsaldeko 19:30tik hasita, Mungiako Batzokian. Anima zaitez! BEREBIZIKOA ZARA ZEU BERE.

MUNGIA

2019/03/17

Gure alderdiko lau pertsona, ustezko prebarikazio administratiboagatik salatuak izan direlako barriaren aurrean,

Mungiako EAJren izenean, Mungiako Uri Buru Batzarratik gure erabateko eta benetazko konfiantza adierazi nahi dizuegu Mungiaren serbitzura egindako lanagatik. Horrez gain gure lau afiliatuen erabateko zintzotazunean eta errugabetasunean sinisten dogula jakinarazten dizuegu.

MUNGIA

2019/03/08

Mungian #Prest gagoz hauteskundetarako!

Mungiako Udalera aurkezten dogun EAJko hautagaien zerrenda aurkezten deutsuegu. Ikusten duzuenez, oso HARRO sentitzen gara, lantalde ANITZA, PRESTATUA eta GOGOTSUA dakarregulako.

EBB

2019/02/28

Xabier Arzalluz zendu da, euskal abertzaletasunaren lider historikoa, 86 urte zituela

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea izan zen bi hamarkadatan, Euskal Herriaren askatasunen defendatzaile sutsua eta gaur gozatzen dugun Euskadi moderno eta aurreratuaren egilea

Bizkaia

2018/11/08

EAJ-PNVk Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto aukeratu ditu ahaldun nagusirako, Batzar Nagusietako presidenterako eta Bilboko Alkaterako hautagai, hurrenez hurren

Jeltzaleen Bizkaiko Herrialde Batzarrak Rementeria eta Otadui berraukeratu ditu, hurrenez hurren, Busturia-Uribe eta Durango-Arratia barrutietako zerrendaburu, eta Ibone Bengoetxea eta Imanol Pradales, hurrenez hurren, Bilbo eta Enkarterrietako zerrendaburu. Bilboko uri erakundeek, beren aldetik, Aburto berraukeratu dute Bilboko Alkatetzarako.

EBB

2018/09/30

Ortuzarrek Sánchezen gobernuari exijitu dio hartutako konpromisoak betetzea: “Denborak aurrera darrai eta pazientzia gero eta txikiagoa da”

Jendez gainezka eta jai giroan egin den Alderdi Egunean, EBBko presidenteak eta Urkullu Lehendakariak Estatus Berriaren inguruko akordioa are zabalago egiteko prest daudela adierazi dute, baina EAJ-PNVren printzipioei edo euskal hiritargoaren gehiengoaren borondateari uko egin gabe

BERRIA

2018/05/20

Udal hauteskundeetarako programaren betetze maila eta hurrengoetarako eaj-pnv-ren hautagaia

2015eko udal hauteskundeetatik hona EAJ-PNVren gobernu taldeak Hauteskunde Programaren %90 bete du. EAJ-PNVk argi dauka bere konpromisoa herriagaz. Programa indartsua izan zen eta betetzen ari da. Orri hauetan ezin gara xehetasunetan hasi, baina argi ikusi daiteke Hauteskunde Programan egon ez diren hainbat ekimen garrantzitsu ere gauzatu direla; izan ere, beharrezkoa izaten da herritarrak entzutea, eta sortu daitezkeen beharrizan eta aukera berriei ekiteko prest egotea.

BERRIA

2018/05/20

Pentsio-sistema publuko duin baten aldeko borroka eta lana

Pentsiodunak eta pentsiodunak ez garenok mugitu egin gara; batzuetan erreibindikazio orokorrak planteatu ditugu (pentsio sitema duin bat), beste batzuetan zehatzak (honenbeste honelakoentzat). Seguruenez mugitzen jarraitu beharko dugu, bai ataza edo borroka honetan, bai beste askotan. EAJ-PNVren helburua Euskadiko Pentsio Sistema Publiko bat lortzea da, pentsio sistema sendo eta luzarorakoa garantizatuko lukeena, gaur-gaurkorako eta 40 urte barrurako soluziobideak bilatu behar ditugu eta.

BERRIA

2018/05/20

Erabakitzeko eskubidea XXI.mendeko demokrazia baten oinarrizkoa da Autogobernua eta ekainaren 10eko giza katea

Gaur egun ez daukagu onartuta kontsultatuak izateko eskubidea eta are gutxiago kontsulta horren emaitzak kontuan izateko eskubidea. Ez behintzat herritarrok politikoki eta administratiboki antolatu gura dugun eraren gainean. Eta eskubide honen alde demokrata guztiok egin beharko genuke bat, abertzaleak izan zein ez

Eusko Legebiltzarra

2018/03/08

EAJ-PNVk gizon eta emakumeen eguneroko lana defendatu du, benetako berdintasuna lortzeko aurrera egite aldera

Legebiltzar-taldeak bate gin du martxoaren 8rako deitutako ordu laurdeneko kontzentrazioarekin, eskubide- eta aukera-berdintasunaren defentsan. Amaieran, Bakartxo Tejeriak adierazpen bat irakurri du, aitortzen duena “genero desberdintasuna dela XXI mendeko erronka nagusienetako bat”

Next Euskadi