MUNGIA

Prentsa Aretoa

2020/05/16

Repelega eta Mungiako batzokien kontra eginiko erasoak txarretsi ditu BBBk, aste honetako sabotajeen sekuentzia jasanezinaren azken adibideak direlarik

Bart gauean Portugaleteko eta Mungiako egoitzetan egin diren erasoei gehitzen zaizkie azken egunotan Uribe Kostan, Igorren eta Bilboko egoitzetan egin direnei

rss Ezagutzera eman
16-05-2020_pintada_Batzoki_Mungia

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarrak, hirugarren egunez jarraian, bere egoitzetako biren kontra egin diren erasoak salatzera irten behar izan du. Bart gauean gertatu zen, EAJ-PNVk Repelegan (Portugalete) eta Mungian dauzkan egoitzetan, non ezezagunek pintadak egin zituzten ‘amnistia’, ‘herriak ez du barkatuko’ eta ‘Patxi Ruiz gose eta egarri greban’ proklamekin, azken hau Patxi Ruiz ETAko presoaren 'egarri eta gose' grebari erreferentzia eginez. Portugaleten ere Podemosen egoitzak ere antzeko erasoa jasan du. BBBk elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi die alderdi moreari eta bere militantziari.

Portugaleteko hiribilduan eta Mungian bart gauean egin direnei gehitzen zaizkie azken egunotan Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) batzokietan eta iragan astean ere Portugaletan egin ziren erasoei. Horrek erakusten du halako ekintza mafiosoak azken aldi honetan ugaritu direla. Halaber, sabotaje horiek gauez egin dira, hau da, argi eta garbi urratu dira alarma-egoeraren ondorioz itxialdirako ezarri diren neurriak, gainerako hiritarrak betetzen ari direnak.

BBBk, berriro ere, halako jarduerak irmotasun osoz salatzen ditu eta gogora ekarri nahi du praktika horiek garaiz eta tokiz kanpo daudela eta erabat ulertezinak direla. “Halako jarrera intolerante, jasanezin eta demokratikoek agerian uzten duten gauza bakarra da beren egileek oraindik ez dutela ulertu euskal gizartearen helburua eraikitzea dela, eta ez suntsitzea”, deitoratu dute Bizkaiko exekutiba jeltzaleko buruek.

Beste behin ere, BBBk exijitu egiten du berehala halako jarduerak egiteari uztea, irtenbideak eskaini beharrean, Bizkaiko eta Euskadiko biztanleria gehienak amesten duen elkarbizitza oztopatu baino egiten ez dutelako. Gaur egun euskal hiritargoaren borondatea da koronabirusak ekarri duen pandemia hau gainditzeko ahaleginak egitea. Halaber, Bizkaiko eta Euskadiko alderdi politiko guztiei eskatzen diegu salaketa honekiko atxikimendu publikoa adieraztea.

Next Euskadi